Etxeak sukalde industriala du, osoki hornitua, 76 lagunentzako jantokia, logelak –ohe batekoa, bikoa, laukoa, seikoa, zortzikoa eta hamarrekoa-, 29 lagunentzako beste logela bat, berokuntza zentrala eta ur beroa, bainugelak hiru solairuetan, bainugela egokitu bat, wifi, egongela ondoan tabernatxoa eta beheko sua duen txokoa, hiru ikasgela, pilotaleku handi estalia etxe ondoan eta ortu txiki bat.