Gure ingurua

urdaibai-500

Reserva Urdaibai

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren goiko aldean gaude, Oiz eta Bizkargiren gailurren artean; izan ere, horiek dira erreserbako tontor altuenak, eta bertan dago Oka ibaiaren iturburua.

Inguru honen erliebea oso gorabeheratsua da. Bertan daude Bizkargi, Arburu eta Atxeli mendiak eta hauen magaletatik doaz eskualdeko ibia garrantzitsuenak.

Mendi arteko ibar eta magaletan, baserrietan bizi da jendea, eta Gorozika auzoan, esaterako, bizirik dirau nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak.

URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBAN KOKATUA

1984an Urdaibaiko eskualdea Biosferako Erreserba izendatu zuen Unescok, maila handiko dibertsitate biologikoa zuelako eta jarduera antropikoen orekari eutsi eta ingurumena egoera onean gordeta zuelako. Urdaibai EAEko gune heze garrantzitsuena da.

Urdaibai barruko itsaslabarretan hondartzak, padurak, ibaiak eta baso autoktonoak aurkituko ditugu.

Bizkaiko turismo helmuga nagusia da, eta kultura eta natura biltzen dira bertan, hauetaz gozatzeko aukera zabala  eskainiz.

arburu-p

Arburu

Urdaibaiko Biosfera Erreserban ezagutu beharrekoak:

  • Gernika
  • Omako Basoa
  • Santimamiñe Leize-zuloak
  • Ereñoko Mikel Deuna
  • Atxarreko San Pedro
  • Ogoño
  • Laga eta Laida hondartzak (Izaro)
  • Urdaibaiko Padura
  • Sukarrieta
  • Mundaka
  • Bermeo
  • Matxitxako Lurmuturra
  • Gaztelugatxeko Doniene