Eskolentzako eskaintza

Gorozika Natura Eskolan adin guztietako neska-mutilentzako proposamen egokituak jartzen ditugu zuen esku. Lan-lerro hauetan islatzen dira gure proposamen pedagogikoaren zeharkako ardatzak:

propuesta-escuela

Gorozika Natur Eskola

  • Natura eskola (ingurunea ezagutu, ulertu, balioa eman eta zaindu).
  • Emozio eskola (geure burua eta besteak ezagutu, ulertu, balioa eman, maitatu eta zaindu).
  • Gure arbasoen eskola (gure ondarea ezagutu, ulertu, balioa eman eta zaindu).
  • Eskola ibiltaria (Erreserbako ekosistemak eta bizilagunak ezagutu, ulertu, balioa eman eta zaindu).
  • Gazte eta helduentzako Hitzaldiak eta Lantegiak (gai ardatzak: ingurumena, kultur artekotasuna, generoa eta gatazken konponketa).

Ikastetxeetarako programa egitean, ikastetxeko helburu berezituez gain, hezkuntza ziklo bakoitzerako oinarrizko gaitasunak ere hartzen ditugu kontuan.