Pribatutasun politika

Gorozika eskolak jakinarazten dizu webgune honen bidez bildutako datu guztiak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arauz kudeatuko direla: Gorozika Eskolaren jabetzapean dauden fitxategietan sartu eta legeak adierazten den moduan baliatuko dira, ez beste inola.
Fitxategiok behar bezala erregistratuta daude Datu Pertsonalen Babeserako Erregistro Orokorrean, eta ekainaren 11ko 994/1999 Errege-dekretuan jasotako segurtasun-neurriak ere aurrez ezarri dira.

Datuak erabiltzea

Erabiltzaileak Gorozika eskolari emandako datu pertsonalak benetakoak eta zuzenak direla baieztatzen du. Horrez gain, horiek inoiz aldatuz gero, egindako zuzenketaren berri emango diola adierazten du.

Gorozika eskolan zinez egiten dugu gure erabiltzaileek eman dizkiguten datuak babestearen eta isilpean gordetzearen alde. Jakizu ematen diguzun edozein informazio bidezko diren segurtasun- eta konfidentzialtasun-neurriak hartuta kudeatuko dugula. Edozein kasutan, informazio hori egiten dizkiguzun kontsultak izapidetzeko, zurekin harremanetan jartzeko, eta zuretzat interesgarri izan daitezkeen produktu eta zerbitzuen inguruko merkataritzako eskaintzak helarazteko besterik ez dugu erabiliko.

Datuen xedea eta horiek lagatzea
Gorozika eskolak bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuak kudeatzeko, antolatzeko eta emateko baliatuko ditu jasotako datu pertsonalak. Xede horrekin berarekin, interesdunak baimena ematen dio Gorozika eskolari berarekin lankidetza-hitzarmena daukaten beste enpresa edo erakundeei bere datuak lagatzeko.

Cookieak erabiltzea
Gure webguneak cookieak erabiltzen ditu, hau da, erabiltzaileen ordenagailuek sortzen dituzten datu-fitxategi txikiak. Horien bidez, informazio hau eskuratzen dugu:
•    Erabiltzaile jakin hori gure webgunean azkenengoz sartu zeneko eguna eta ordua.
•    Mugatutako eremuetarako sarbideak zer segurtasun-tresnek kontrolatzen dituzten.
Erabiltzaileak cookieak sortzeari uko egin diezaioke; horretarako, bere nabigatzailean, dagokion aukera markatu beharko du. Edonola ere, Gorozika eskolak ez du erantzukizunik izango, baldin eta cookieak baliogabetzean orriak behar bezala funtzionatzen ez badu.

Datuetan sartzea, horiek zuzentzea, ezereztea eta horien aurka jartzea

Erabiltzaile orok eskubidea du datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko. Horretarako, dagokion eskaera helbide elektroniko honetara bidali beharko du gorozikanatura@gmail.com; edo bestela, posta arrunt bidez, Hitzarmenaren edozein sinatzaileri.