Proposamen pedagogikoa

Gorozika Natura Eskolan neska-mutilak euren gaitasunez jabetzen dira eta ingurune natural eta sozialarekin errespetuz eta jakin-minez harremanetan jartzen ikasten dute edukiak eskarmentuaz eta esperientziaz bereganatzen dituzten bitartean.

Gure ekintza guztietan lau helburu nagusi ditugupropuestas-pedagologicas:

  • Gure ingurune sozial eta naturala ulertu eta beronen kalitatea hobetzen lagunduko diguten ezagupenak barneratzea.
  • Eskarmentutik ikasten lagunduko diguten gaitasunak lantzea.
  • Hainbat egoeraren aurrean kokatzera bultzatuko gaituzten iritzi, jarrera eta balioak eraikitzea, egoera horietan asertibotasunez, modu baketsuan, sortzailean eta solidarioan parte hartuz.
  • Pertsona bakoitzak ditugun adimen desberdinez jabetzea, adimen emozionala lehenetsiz, berak laguntzen baitigu ikaskuntzan eta ingurumen sozial eta naturalarekin hobeto jarduten.

Informazio gehiago nahi baduzu pdf hau (Gorozika Natura Eskola Metodologia Proposamena) deskargatu dezakezu.